Testu Zaharrak Testu Zaharrak

Gutaz

TZ Testu Zaharrak argitaletxea Euskal Herriko eta atzerriko literatura ondarea berreskuratu, eguneratu eta hedatzeko sortu da. Izenak berak iradokitzen duen bezala, garai bateko idazle klasikoen liburu garrantzitsuak egungo irakurleen esku jartzea du helburu.

Idazle klasikoak aitzindariak izaten dira gizakiaren eta gizartearen azterketan. Toki eta garai batekoak bainoago, toki eta garai guztietakoak direla esan liteke, beren liburuetan erantzun egokiak ematen dizkietelako nonahiko eta noiznahiko jendearen galderei. Horrexegatik berrargitaratzen dira gizaldiz gizaldi hemengo eta kanpoko liburu klasikoak, haietan bilduak dauden balioak gal ez daitezen.

Hain zuzen ere, liburuak aukeratzeko tenorean, TZ Testu Zaharrak argitaletxeak berariaz lehenesten du obrak Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalean bildutako balioetakoren bat lantzea. Izan ere, bakea, genero berdintasuna, herritarren askatasuna, herrien burujabetasuna, kultura aniztasuna eta gainerako giza eskubideak gure katalogoaren ezinbesteko osagaiak dira.

«Zaharrak berri» dio TZ Testu Zaharrak argitaletxearen leloak, bi eratan eguneratzen ditugulako liburuak. Alde batetik, aditu batek testu bakoitzaren testuingurua ematen digu, irakurri aurretik idazlearen eta bere idazlanaren ingurumari guztiez jakitun egon gaitezen, eta, bestetik, gure bildumen diseinu berri eta berrizaleak, argazki, irudi eta maketazio egokien laguntzaz, egungo itxura ematen die liburuei.

Hitz laburrez esateko, TZ Testu Zaharrak argitaletxeak iraganaren eta orainaren arteko zubigile lana egiten du, liburu zaharrek, zuhaitz sendoek bezala, sustraiak sakon dituztelako lehenean, eta adarrak luze gerorantz.

Xabier Monasterioren elkarrizketak sarean